1961ko ekainatik 1965eko urtarrila arte herriko lau neskatxek (Conchita González, Mari Cruz González, Jacinta González eta Mari Loli Mazón) agerpen misteriotsu batzuen berri eman zuten. Hasiera batean Mikel goiaingerua omen zen eta, geroago, Ama Birjina; esaten zuten arabera, lehendabizikoak bigarrenaren agerpena prestatu zuen. Hortik aurrera jende askoren konzentrazioak sortu ziren; haietan neskak trantzean sartzen ziren eta fenomeno paranormalak gertatu ziren: indarraren erakustaldiak, lebitazioak... Trantzean sartzen zirenean, bestetik, kolpeen eta orratz-ziztakoen bidez neskak esna arazten saiatu ziren beste testiguek hori lortu gabe. Gertakizunak argazkien eta bideoen bidez jaso ziren eta gertatutakoa nahiko dokumentatuta dago. Elizak agerraldiak ez zituen onartu eta gaia ikertzeko apaiz desberdinak bidali zituen. Horietako batek, Luis Andreu jesuitak, haurrek ikusten zutena ikusi omen zuen ere bai eta baita gero santua izango zen Pio de Pietrelcina apaiza. Ondoren, etxerako bueltan, bihotzekoa emanda Andreu hil egin zen.[1]
Agerraldietan, Birjinak nesekei mezu desberdinak eman zizkien, besteak beste, munduaren amaiera gertu zegoela, gizakiak onak izan behar zirela, elizaren hierarkian apaiz gaizto asko zegoela... Antza, gertakizunetan parte hartu zuen ikusmendun batek mundu amaieraren data zehatza daki.
Nahiz eta elizaren onarpena ez izan asko dira herrira hurbiltzen diren kristauak eta agerraldietan sinisten dutenak. Bereziki nabarmena da Estatu Batuetatik doazen pelegrinoak. Agerraldien tokian, mendi baten gailurrean, santutegi txiki bat eraiki dute Jesús Otero eskultoreak egindako birjinaren eskultura batez.
Parapsikologiaren ikuspuntua
Gai horietaz espezializaturik dauden parapsikologoek fenomeno hauei beste interpretazio desberdinak eman nahi izan dizkete. Haien ustez estralurtarrekin kontaktuak izan dituzten pertsonek antzeko fenomenoak eta mezuak azaldu ohi dituzte. Garabandalen kasuan, bestetik, zeruan hodei bitxiak ere ikusi omen dira. Haien ustez, agerraldi hauek, eta beste asko ere bai, ufologiaren ikuspuntutik interpretatu behar dira eta ez hainbeste erlijioaren ikuspuntutik.[2]
Bibliografia
Arce Díez, Pedro. Diccionario de Cantabria. Geográfico, histórico, artístico, estadístico y turístico. Estudio, Santander 2006. ISBN 84-95742-55-1.