San Pedro eliza (Eskoriatza)

San Pedro eliza (Eskoriatza)
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Eskoriatzako Alde Zaharra
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaEskoriatza
Koordenatuak43°01′00″N 2°31′42″W / 43.01678°N 2.5282°W / 43.01678; -2.5282
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVIII. mendea
Erlijioakatolizismoa
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Ondarea
EJren ondarea9

San Pedro eliza Gipuzkoako Eskoriatza herriko eliza nagusia da. XVIII. mendearen bukaeran eraiki zen Mexikotik bidalitako diruarekin. Barroko estilokoa da; aipatzekoak ditu dorrea eta korupean dagoen Kristoren eskultura. 1991n berriztatu egin zen.[1]

Ezaugarriak

XVIII. mendean eraikia, latindar gurutzedun oinarekin eta Gurutze barrokoa. Eliza honen antzinako kokapena hilerrian aurkitzen zen. Fatxada, dorrea eta elizpearen sarreran dauden bost arkuak harlanduzko harriez eraikiak izan dira. Tenpluaren barrualdeak gurutze latinoaren irudia du, elizaren ormetara erantsiak dauden eta hamabi apostoluak irudikatzen dituen hamabi zutabeetan eusten delarik. Elizak duen elementu batzuk, agian, tenplu zaharretik ekarri ziren, esaterako, koruaren azpian dagoen Kristoa da aipagarriena.

Historia

XV. mendearen erdialdean jadanik ba zegoen eliza bat toki horretan. XVIII. mendearen erdialdean bi kabildoak, elizakoak eta udalarenak, parroki berria eraikitzeko eskaria aurkeztu zuten, baina dirurik ez zuten. 1758. urtean Juan Frantzisco Urtatzak, Eskoriatzan jaioa eta Mexikoko Santa Claran bizi zenak, 3100 peso eman zituen, 100 Santa Marina baselizako ornamentuarentzat eta gainontzeko hiru milak "eliz berriaren eraikuntzarentzako".

1755. urteko maiatzean eraikitzen hasi ziren, Loiolako Santutegiko eraikitzailea izan zen Inazio Ibero maisuaren zuzendaritzapean. Eraikuntzaren ardura Iberoren ikaslea izan zen Carrera arkitekto arrasatearrak izan zuen.

Harriak Alabita, Leintz eta Bolibarreko harrobietatik lortu ziren. 1769. urtean dorrearen amaierarekin eraikuntza amaitu zen. Hau dena burutu ahal izateko Eskoriatzako semeen dirulaguntza ezberdinak jaso ziren, hauen artean Urtatza jaunaren iloba zen Zalbidegoitia jaunarena eta On Domingo Antonio de Viciolarena. Arku nagusian elizaren fundatzaileei eskainitako oroitarri bat dago:

"LOS FELIGRESES DE ESCORIAZA A LOS FUNDADORES DE LA PARROQUIA DON JUAN DE URTAZA, DON JOSE ANTONIO DE ZALBIDEGOITIA, DON DOMINGO DE VICIOLA EN EL II CENTENARIO 1763-1963"

Kaliza baliotsua dauka, bestetik, Alfontso XII.ak oparitua 1879.ean jada desagertutako Landeta bainuetxean hildako bere arreba Pilarri herriak eman zion harrera eskertzeko.[2]

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak