San Nikolas katedrala (eslovenieraz: Stolnica sv. Nikolaja) Novo Mestoko eliza nagusia da.
Historia
Jatorrizko eliza 1428an jadanik aipatzen da. 1493an kapera eraiki zuten. 1576an suak kalte handiak eragin zituen eta berreraikuntza 1623an bukatu zuten. 1621ean arku barrokoak ezarri zizkioten eta hiru kapera barroko ere bai.
Kanpandorrea 1860an eraiki zuten, 1868an aldare nagusia berriztu zen eta 1901ean Matija Koželj-k presbiterioa apaindu zuen.
Deskribapena
Eliza Krka ibaiaren gainean kokaturik dago eta estilo gotikoa eta barrokoa agertzen ditu.
Iruditegia
Kanpo estekak