San Migel eta Santa Gudularen kolegio-kokatedrala (frantsesez: Co-Cathédrale collégiale des Ss-Michel et Gudule, nederlanderaz: Collegiale Sint-Michiels- en Sint-Goedele-co-kathedraal) Belgikako katedral katolikoa da, Bruselako elizbarrutiaren egoitza dena. 1226 eta 1519 artean eraiki zuten gotiko estiloan.[1] Habearte nagusia brabantiar gotikoaren ezaugarriak ditu.
Malinasko katedralaren katedralkide duen eliza hau Bruselako geltoki zentraletik gertu dago.
Erreferentziak
- ↑ (Frantsesez) Mignon, Jacques. (1970). «La cathédrale Saint-Michel» Brabant (5): 54-61..
Kanpo estekak