San Migel eliza Gipuzkoako Altzaga udalerrian dagoen eliza bat da.
Kokalekua
Herrigunean dago, Altzagako plazan, eta Altzagako pilotalekuaren parean. Aurrealdean, Arte handi eta eder bat du, bai eta Antton Ibarguren (1949-1989) herriko semearen omenezko oroigarri bat ere.
Historia
Gipuzkoako elizarik gehientsuenen antzera XVI. mendean handitu zela uste da. Handitze-lanak Migel Elizpuru hargin-maixuak burutu zituen.
Eraikina
Nabe bakarreko eraikuntza da, inguruan ataria duena. Portada erdi-puntuko arku batek zabaltzen du. Barne aldean, arku karpanelaren gaineko korua eta erretaula, Idiazabalgo parroki-elizari erosi zitzaiona, nabarmentzen dira. Garai hartan, eliza ondoan etxe bakarra baizik ez zegoen, gainerakoan inguruko eremu menditsuetan sakabanaturik zeudelarik.
Kanpo estekak