San Antonio Paduakoaren baseliza Gipuzkoako Hernani udalerriko Ereñotzu auzoan dagoen baseliza bat da.
Kokalekua
Ereñotzu auzoan dago, Goizuetara doan errepidearen alboan.
Historia
1824-1866 artean eraiki zen. 1916an, baselizaren 50. urteurrenan, ekainaren 13 eta 14an, Gasteizko Apellaniz etxeak eraikitako aldare eder bat gehitu zitzaion.
Eraikina
Oinplano laukizuzena eta harginlanezko hormak dituen eraikina da. Teilatu okerra du, arabiar teilez egina eta bilakera ezberdinekoa, atari nagusian harlanduzko kanpai-horma batez amaitua. Eraikinaren aurrealdearen zatirik handiena bistako harginlanez egina dago.
Kanpo estekak