San Alexandro Nevski katedrala (serbieraz: Црква Светог Александра Невског) Belgradeko (Serbia) eliza kristau ortodoxoa da.
Historia
1877an eraikia izan zen. 1891an handitzea erabaki zen. Jelisaveta Načić emakume arkitektoak estilo neobizantziar eliza egiteko planoak egin zituen; neurri batean Serbiako Erdi Aroko tenplu serbiarrak ekartzen ditu burura. 1912an zimenduak kontsakratuak izan ziren. Lehen Mundu Gerrarekin lanak gelditu ziren. 1929an bukatu ziren. 1930ean Alexandro I.a Jugoslaviakoak marmolezko ikonostasia eliza apaintzeko eman zion. Urte berean Boris Selyanko margolari errusiarrak ikonoak margotu zituen.
Barrualdea
Elizaren barrualdean monumentu desberdinak ikus daitezke, besteak beste, 1876-1918 askapen gerran eroritako soldaduei eskainitakoa, Nikolas II.a Errusiakoa eta Alexandro I.a Jugoslaviakoari eskainitakoka. Aipamen berezia Naum Andrić margolariak 1970tik 1972ra egin zituen muralek merezi dute.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak