Saint-Jean eliza (Prayssas)

Saint-Jean eliza (Prayssas)
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Lot eta Garona
BarrutiAgeneko barrutia
Kantonamenducanton of Prayssas
Frantziako udalerriPrayssas
Koordenatuak44°17′15″N 0°30′32″E / 44.2876°N 0.508921°E / 44.2876; 0.508921
Map
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea
Mérimée IDPA00084212 eta IA47001550
Kontaktua
HelbideaLe Bourg

Saint-Jean de Prayssas eliza Okzitaniako Prayssas herrian, Lot eta Garona departamenduan dagoen Erdi Aroko eliza katolikoa da.[1]

Ezaugarriak

Elizan XII. mendeko elementuak ikus daitezke: absidea eta ondoko aldea. Horma lodiek, bestetik, XIX. mendean konpondutako kanpandorrea eusten dute.

Historia

Elizaren aztarna zaharrenak XII. mendekoak dira, elementu erromanikoak. Badira ere elementu gotikoak.

1551an egindako bisitan, Jean de Vallierrek eliza konpontzen ari zela adierazi zuen. Lan-kanpaina horretakoak ziren habeartearen berreraikuntza eta alboko kaperen gangak, mendebaldeko ataria errenazentista estilokoa eta eskailera-dorrea. Bikarioak "eraikina jarraitzeko eta ahal bezain laster bukatzeko" eskatu zuen.

Eliza suntsituta zegoen 1569an Frantziako Erlijio Gerrekin batera. 1594an, Nicolas de Villars-ek bisitatu zuenean, eliza egoera txarrean omen zegoen. Garaipen arkuak 1601 data eta REIASE inskripzioa erakusten ditu, ziur asko konponketen urtea adierazteko.

1837-1838 urteetan, hegoaldean sakristia berria eraiki zen. Tximistek kanpandorrea partzialki suntsitu zuten 1841ean. Goiko aldea 1845 eta 1847 artean Gustave Bourrières arkitektoaren planoei jarraituz berreraiki zen.

Eraikina monumentu historiko gisa zerrendatu zen 1965ean eta urte berean sailkatu zen.[2]

Iruditegia

Erreferentziak

  1. https://www.pop.culture.gouv.fr/notice/merimee/IA47001550
  2. [1] Mérimée basea, Frantziako Kultura Ministerioa.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!