Saigō Takamori (Takanaga) (japonieraz: 西郷 隆盛 (隆永)?, Kagoshima, 1826ko urtarrilaren 23a - 1877ko irailaren 24a)
japoniar militarra izan zen. Enperadorea berrezartzearen alde agertu zen, eta 1868an Estatu Batuetako eta Ingalaterrako merkatariei bideak zabaldu nahi izan zizkieten shogun edo buruzagi militarren aurka borrokatu zen. Kagoshimako iraultzaren buru izan zen 1877. urtean eta mendebaleko nazioen esku hartzea gaitzetsi zuen. Urte berean zauritu zuten, eta harakiria eginez bere buruaz beste egin zuen.
Erreferentziak