Sagarren denbora. 25 urte deserritik itzultzen Josu Martinez eta Txaber Larreategik 2010ean zuzendutako euskal film dokumental bat da.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Kristiane Etxaluz xiberotarra eta Alfonso Etxegarai bizkaitarra ezohiko bikotea dira. Biak gaztetik lotuak Euskal Herriaren askapenerako borrokari, beren maitasuna sorterritik 7.000 kilometrotara bizitzera kondenatuta daude, Alfonso Afrikako irla tipi batean baitaukate aspaldi, deportaturik. Baina erbesteak erbeste, Bidasoaren Herrian dauzkate biek begiak eta sagarren denboran bihotzak; Oraindik iristear den sagarren denbora emankorrean.
Trilogia
Dokumental honen egileen bigarren lana izan da "Sagarren denbora". Honen aurretik Itsasoaren alaba egin zuten, GITE-IPESen Julio Araluze beka baliatuz. Trilogia bat egiteko asmoa zutela adierazi zuten dokumental hauen aurkezpenetan. Hirugarren lana euskal preso politikoen ingurukoa izan zen eta Barrura begiratzeko leihoak deitzen da.
Ekoizpena eta aurkezpenak
Filma Bilboko GITE-IPES elkarteak ekoiztuta burutu zen.
Baionako Atalante zineman estreinatu zen 2010eko ekainaren 11n [1], eta geroztik Ainitzen, Bilbon, Iruñean, Plentzian... herriz-herriko emanaldi kolektiboetako bidea hartu zuen.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
Kanpo estekak