Sabinarrak Lazioan, Erromatik gertuko muinoetan bizi zen herri abeltzain bat zen, Apenino mendien mendebaldean kokatu zirenak, Nera ibaiaren ekialdeko ibar guztia eta Velino ibaiaren bi ertzak hartuz, Tiber eta Aniene (Annio) ibaietaraino iritsiz hegoaldean.
Gaur egun, sabinarrak bizi izan ziren lurraldeari Sabina deitzen zaio. Erromatar garaian, idazle klasikoek "sabinarren lurraldea" bezala aipatzen dute (Sabinorum ager edo Sabinus agerlatinez), Sabinia edo Sabina izena greziarrek eman zioten bitartean (Σαβινη).