Sabel-orroa, gurgur edo sabel-zarata[1]hesteetako gasen eta likidoen mugimendu espontaneoak sortutako soinuak dira, gizakiengan zein animaliengan oro har.[2]
Fisiologia
Sabeletik entzun ohi den soinua digestioaren funtzio normala da.[3]Heste meharraren goiko aldean sortzen da, aldi berean muskuluak uzkurtu egiten dira, eta elikagaiak eta digestio-zukuak traktu gastrointestinalean zehar mugitzen dira. Hesteak garbitzeko mekanismoen parte da.
Muskulu-uzkurdura hori janaria bertan dagoela edo ez dagoela gertatzen bada ere, sabel-zaratak ohikoagoak dira azken elikagaia hartu zenetik ordu asko igaro badira.[4] Beraz, gosearen seinale izaten dira.