SIOP eredua, (ingelesetik zuzenean mailegatutako akronimoa, Sheltered Instruction Observation Protocol)[1][2][3], ingeles hizkuntzaren irakaskuntzan sakontzeko sortu zen ikuspegi didaktiko da, hizkuntza eta edukiak batera, ondo uztartuta, landu nahi zituena. "Sheltered Instruction" terminoak "murgilketa babestua" bezala itzuli izan da, murgiltze ereduak gogoan.
SIOP ereduaren helburuak, (gaur egungo terminologia erabiliz):
- 1. Ingelesaren bidez, ingelesa dela bide, edo bigarren hizkuntzaren bidez, bigarren hizkuntza dela bide, ikasturte jakin bateko konpetentzien maila lortzen laguntzea, ikasleei (konpetentzia guztietan) aurrera egiten laguntzea.
- 2. Ingeles hizkuntza erabilita, edo bigarren hizkuntza erabilita, ikasturte bakoitzari dagokion komunikazio konpetentzia lortzea.
Definizioa
SIOP eredua, Kalifornian SDAIE bezala ere aipatua, irakaste-estilo bat da, edozein arlotako jakintza esparrutan (gizarte zientzietan, matematiketan, zientzietan, arteetan, gorputz hezkuntzan...), H2 hizkuntza lantzeko eta horren bidez ikasleak lorpen akademiko altuagora lortzeko, bai gaitasun komunikatiboan bai beste konpetentzia guztietan.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak