Sítio do Picapau AmareloBrasilgo haur eta gazteentzako telesaila da, Rede Tupik ekoitzitakoa eta Monteiro Lobatoren izen bereko liburu sailean oinarritua. 1952ko urtarrilaren 10etik 1963ko martxoaren 6ra estreinatu zen eta 360 atal ditu.
Ekoizpena
Telesaila zuzenean emititzen zen ostiralero, 19:30ean, orduan telebistarako bideoak grabatzeko metodorik oraindik ez baitzegoen. Eszena gehienak agertoki finko bakarrean gertatzen ziren, etxeko berandan[1]. Beste lekuetako eszenak, basokoak edo sukaldekoak adibidez, egun zehatz batzuetan muntatzen ziren eta pertsonaiak hara bat-batean mugitzen ziren[1]. Komertzialetarako etenaldirik ez zegoenez, produktuen promozioak eszenetan eta elkarrizketetan sartzen ziren. Atal guztien hasieran, Júlio Gouveia zuzendariak istorio bat kontatzeko liburua irekitzen zuen, eta amaieran, berriz, ixten zuen[2].
1961eko azaroaren 22an, País da Gramática atal berezia estreinatu zen[3].
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Benta andrea hiri handietatik urrun bizi da, Okil Horiaren landetxean, Lúcia (Narizinho) eta Pedrinho bilobekin eta Nastácia sukaldariarekin. Narizinhok panpina gogokoena du, Emília, izeba Nastáciak oparitutakoa. Egun batean, panpina benetako neska bat bihurtzen da, beti arazoak jartzen dituena.
1955-1956 urteetan, jatorrizko telesaila São Paulon bakarrik emititzen zenez, TV Tupik beste bertsio bat ekoitzi zuen Rio de Janeiron emititzeko. Aktore guztietatik, Lúcia Lambertini bakarrik geratu zen paper berean, eta astero bidaiatzen zuen bi bertsioetan antzezteko[1].
1954an, Odeon Recordsek telesaileko bi istorio, A Pílula Falante eta O Casamento da Emília, disko batean grabatu zituen[5].
Oharrak
↑1955ean, Lúcia Lambertinik telesailaren Rio de Janeiroko bertsioan antzezten zuen bitartean, Dulce Margaridak Emíliaren papera hartu zuen atal batzuetarako.
↑Lehen 5 ataletan, Silvio Lefèvrek Pedrinho antzeztu zuen.