São Francisco

São Francisco
São Francisco (pt)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera2.814 km
Geografia
Map
Koordenatuak10°30′15″S 36°23′40″W / 10.5042°S 36.3944°W / -10.5042; -36.3944
Estatu burujabe Brasil
Brasilgo unitate federatibo Minas Gerais
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera641.000 km²
Arro hidrografikoaSão Francisco River basin (en) Itzuli
Ur-emaria2,943 m³/s
LakuakTrês Marias Reservoir (en) Itzuli eta Sobradinho Reservoir (en) Itzuli
IturburuaSerra da Canastra National Park (en) Itzuli eta headwaters of São Francisco River (en) Itzuli (São Roque de Minas)
Bokalea
()
Ozeano Atlantikoa (Brejo Grande
Piaçabuçu)

São Francisco[1] Brasilgo ibaia da, Minas Gerais, Bahia, Pernambuco, Alagoas, eta Sergipe estatuak zeharkatzen dituena. 2.830 kilometro luze da, eta 641.000 kilometro koadroko arroa drainatzen du. Aberri batasunaren ibaia (portugesez: rio da integração nacional) ezizena ematen zaio, itsasalde eta barnealdeko eskualdeen arteko lotura izan delako.

Geografia

Minas Geraisko-k Serra da Canastra mendilerroan du iturburua, 1.200 metroko altueran; Bahia estatua zeharkaturik, Bahia eta Pernambucoren arteko muga egiten du, eta Sergipe, eta Alagoas estatuen artekoa gero. Ozeano Atlantikora isurtzen da.

Ibaiadarrak

São Franciscoren ibaiadar nagusiak honako hauek dira:

  • Paraopeba
  • Abaeté
  • Velhas
  • Jequitaí
  • Paracatu
  • Urucuia
  • Verde Grande
  • Carinhanha
  • Corrente
  • Grande

Historia

1501ean, Ameriko Vespuziok São Franciscoren bokalea esploratu zuenean, bertako amerindiar tribuek Opará (euskaraz «Ibai-itsaso») deitzen zioten. Hala ere, Vespuciok gaur egungo izena jarri zion, Frantzisko Asiskoaren omenez. 1503an, Gonçalo Coelhok berriro esploratu zuen bokalea.

XVI. mendean, portugaldarrek eskualdea kolonizatu zuten, bokalean kokaturik zeuden frantsesak kanporatuz. Hurrengo mendean, kolonizazioa bukatu eta bertako indigenak sarraskitu zituzten. Eskualde honetan sortu zituzten ihes egindako afrikar esklaboek quilombo izeneko errepublika askeak, Portugalgo koroak denbora luzean ezin izan zituenak menderatu. Portugaldarrek herbeheretarrekin ere izan zituzten arazoak bokalean.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!