Ryan Regez

Ryan Regez
Bizitza
JaiotzaInterlaken1993ko urtarrilaren 30a (31 urte)
Herrialdea Suitza
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile akrobatikoa

Ryan Regez (Interlaken, Suitza, 1993ko urtarrilaren 30a) eskiatzaile suitzarra da, eski-krosean espezializatua[1][2].

Ibilbidea

Regez Wengen-en hazi zen; Suitzako-Britainia Handiko herritartasun bikoitza du, eta Wengen eski-klubeko kide da.

2014ko otsailaren 15ean, Regezek bere lehen FIS lasterketan hartu zuen parte, Watlesen, 40. postuan amaituz. 2015eko urtarrilean, Europako Kopan debutatu zuen, Orcières-en, eta, 2015-2016 denboraldian, garaipen orokorra lortu zuen; horrela, tokia lortu zuen talde nagusian[3]. Abenduaren 5ean egin zuen debuta FIS Estilo askeko Eski Munduko Kopan, Montafon-en, eta 58. postua lortu zuen. 2016-2017 denboraldia ondo joan zitzaion, baina, Errusiako Sunny Valleyko azkenaurreko lasterketan, erori egin zen final-zortziko liderra zela, eta lotailu gurutzatua hautsi zuen[4]. Hala eta guztiz ere, 30. postuan sailkatu zen denboraldian, eta 136. postuan orokorrean. Lesio horren ostean, hurrengo denboraldian, berriro hasi zen Europako Kopan, eta bigarren aldiz irabazi zuen orokorrean.

Regezek modu harrigarrian lortu zuen Munduko Kopako lehen garaipena 2019ko otsailaren 16an, Feldberg-en. Hurrengo egunean, hirugarren postuarekin baieztatu zuen hori, eta, 2018-2019 denboraldian, 9. postua lortu zuen, 267 punturekin. 2019-2020ko denboraldia, hirugarren postuan hasi zuen, Val Thorens-en, Frantzian[5]. Munduko Kopako bigarren garaipena lortu zuen abenduaren 14an Montafonen, eta, hirugarrena, 2020ko urtarrilaren 25ean, Idren. Eski-krosean, 2. postuarekin amaitu zuen denboraldia, eta, 16. postuan Munduko Kopa orokorrean, ordurarte Munduko Kopan lortutako emaitzarik onena. 2020ko martxoaren 7an, Suitzako txapeldun izan zen eski-krosean, lehen aldiz, Crans-Montanan. Lasterketa estu batean, Joos Berry eta Armin Niedererren aurretik irabazi zuen[6].

2020-2021 denboraldian hiru bigarren posturekin, 7. postua lortu zuen, hala ere, eski-kros sailkapen orokorrean, ezin izan baitzen lehiatu azken hiru lasterketetan COVID-19a harrapatu eta entrenamenduetan eskua hautsi zuelako[7]. 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan, Regez eski-kros olinpiar txapeldun berria bihurtu da bere herrikidea den Alex Fiva egungo munduko txapeldunaren aurretik[8].

Nazioarteko lorpenak

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Pekin (Txinako Herri Errepublika Txina) 1. postua, urrezko domina Eski-krosa

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Ryan Regez. 2022-02-18 (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
  2. (Gaztelaniaz) Ryan Regez. 2022-02-18 (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
  3. Europacup Gesamtsieg. .
  4. Kreuzbandverletzung. .
  5. Resultate. .
  6. Schweizer Meister 2020. .
  7. (Frantsesez) «Ryan Regez se fracture une main» skiact.ch 12 March 2021.
  8. (Frantsesez) «les Suisses Ryan Regez et Alex Fiva en or et en argent en ski cross, Sergey Ridzik en bronze» olympics.com 18 February 2022.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!