Ruy Diaz de Rojas (c. 1345—1378) gaztelar militar eta noblea izan zen, Gipuzkoako ibar-jaun nagusia eta Santikurutze Kanpezu, Rojas eta Castil de Lencesko jauna izan zena[1].
Familia
Gurasoak Lope Diaz de Rojas eta Sancha de Velasco izan zituen. Ruyk Maria de Guevara (c. 1385ean hilda) ezkondu eta hiru seme-alaba izan zituen:
- Lope, aitaren oinordekoa;
- Sancha
- Mencía.
Biografia
1371n nafar-gaztelar mugan borrokatu zuen 1368an Karlos II.a Nafarroakoa k konkistaturiko lurrak berreskuratu nahian. Gaztelarrentzat Kontrasta eta Santikurutze Kanpezu konkistatu zituenez bertoko jaun bilakatu zen, 1367an Henrike II.a Gaztelakoak hala izendatu zuelako. 1379an Lope bere semeak titulua ere berretsia izatea lortu zuen.
1372an Arroxelako guduan parte hartu zuen, Bocanegra almirantearen zuzendaritzapean gaztelar naoak gidatu zituen. Garaipena lortu zuten eta baita hiria ere.
Gaskoiak borrokatuz hil omen zen.
Erreferentziak