Rui Manuel César Costa (Amadora, Portugal, 1972ko martxoaren 29a) portugaldar futbolari ohi bat da. Gaur egun, Sport Lisboa eta Benficako kirol zuzendaria da.
Luís Figo, João Pinto eta Vítor Baía bezalako futbolariekin batera, futbol portugaldarraren urrezko belaunaldiaren parte izan zen.