Ruairí Ó Brádaigh, jaiotzez izenaz Peter Roger Casement Brady (Longford, Longford konderria, 1932ko urriaren 2a - Roscommon, Roscommon konderria, 2013ko ekainaren 5a) irlandar errepublikar politikari eta militar buruzagi bat izan zen.
1958-1959 eta 1960-1962 artean Irlandako Armada Errepublikarraren buruzagia izan zen, hain zuzen ere, erakunde armatua Irlandako Errepublikan legezkanpo eta Ipar Irlandako gatazkan izango zuen zuzpertzetik oraindik urruti eta ia desagertzear zegoen denboraldian.
1970-1983 artean Sinn Féin alderdiko lehendakaria izan zen, baina 1983an Iparraldekoen buruzagia zen Gerry Adams politikariak Hegoaldekoen buruzagi zen Ruairí Ó Brádaigh ordezkatu zuen. Bestalde, 1989-2009 artean Republican Sinn Féin alderdiaren kide ere izan zen.