Rosa Taddei

Rosa Taddei

Bizitza
JaiotzaTrento1799ko abuztuaren 30a
Herrialdea Italiako Erresuma
HeriotzaErroma1869ko martxoaren 3a (69 urte)
Jarduerak
Jarduerakpoeta, antzerki aktorea eta idazlea
KidetzaAccademia spoletina di Spoleto (en) Itzuli
Arcadiako Akademia
Q26898036 Itzuli

Rosa Taddei, Rosa Mozzidolfi izenez ere ezaguna, (Trento, 1799ko abuztuaren 30aErroma, 1869ko martxoaren 3a) italiar aktore eta poeta izan zen[1].

Bizitza

Rosa Taddei 1799ko abuztuaren 30ean jaio zen Trenton[2]. Bere aita Francesco (Ciccio) Taddei (1770-1830) aktore napolitarra zen[3], eta ama, berriz, Marianna Nardi (h. 1842) bresciarra, aktorea baita ere[4]. Alemanian egindako bira batetik bueltan Trenton gelditu ziren eta han alaba izan zuten[5]. Urte batzuk geroago Luigi semea izan zuten (1802-1866). Hura ere aktore ona bihurtu zen, garai hartako ospetsuenetakoa; margolaria eta poeta ere izan zen[6].

Napolin hazi zen Emanuele Taddei osabaren etxean[7][8], eta bere burua napolitartzat zuen[1]. Bere garaiko aktore tragiko ederrenetariko eta talentu handienetakoa zen[1]. Oso gaztetan erakutsi zuen inprobisazio poetikorako zaletasun nabaria[5]. Arcadiako Akademiako kidea izan zen, eta han Licori Partenopea izena erabili zuen. 1821ean Accademia spoletinara gonbidatu zuten. Gainera, Ateneo Venetoko lehen emakumea izan zen[9]. Bere emanaldiek errekonozimendu handia izan zuten, eta eztei-bidaian ere Veneziara joan zen, hainbat akademiatan poesia errezitatzera inauterien harira[5].

1832an Vincenzo Mozzidolfirekin ezkondu zen[1]. Erroman hil zen 1869ko martxoaren 3an. Campo Verano hilerrian lurperatu zuten[10].

Erreferentziak

  1. a b c d (Ingelesez) «Taddei, Rosa (1799?-1869)» Italian Women Writers (Noiz kontsultatua: 2024-12-02).
  2. (Italieraz) Taddei, Rosa. (1824). Poesie estemporanee di Rosa Taddei tra le pastorelle d'Arcadia Licori Partenopea raccolte in varie occasioni da Francesco Paladini, Luigi Belisario, e Demetrio Cristiani. Coll'aggiunta di due sonetti. , 67 or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-02).
  3. (Italieraz) Manzi, Alberto. (1937). «Taddei, Francesco» Enciclopedia Italiana (Roma: Istituto dell'Enciclopedia Italiana) (Noiz kontsultatua: 2024-12-02).
  4. (Italieraz) Il teatro moderno, o sia Raccolta di tragedie, commedie, drammi, e farse. Roma: Stamperia di Gioacchino Puccinelli, IV or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-02).
  5. a b c (Italieraz) Rietti, Francesca Romana. (2019). «Taddei, Rosa» Dizionario biografico degli italiani (Roma: Istituto dell'Enciclopedia Italiana) (Noiz kontsultatua: 2024-12-02).
  6. (Italieraz) Valia, Francesco. «Biografia. Luigi Taddei» Il Pirata. Giornale di letteratura, teatro e varietà 15 1849-10-13 (Noiz kontsultatua: 2024-12-02).
  7. (Italieraz) Delpu, Pierre-Marie. (2019). «Taddei, Emanuele» Dizionario biografico degli italiani (Roma: Istituto dell'Enciclopedia Italiana) (Noiz kontsultatua: 2024-12-02).
  8. (Italieraz) «Rosa Taddei – Poetessa» Brundarte 2016-08-10 (Noiz kontsultatua: 2024-12-02).
  9. (Italieraz) Niero, Marina. (2006). «Rosa Taddei, prima donna eletta socia all'Ateneo Veneto: caso o scelta?» Atti e memorie dell'Ateneo veneto: rivista mensile di scienze, lettere ed arti 5/1: 67-90..
  10. (Italieraz) «Rosa Taddei» Verano Monumental Cemetery in Rome 2016-04-28 (Noiz kontsultatua: 2024-12-02).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!