Roger Mpungu (Muhwanya, 1924 – Gasorwe, 2007ko abenduaren 7a) burundiar elizgizona izan zen.
Bizitza
1924an jaio zen Muhwanyan. 1955eko apirilaren 12an apaiztu zen[1].
1970eko hamarkadan, hutu eta tutsien arteko lehen gatazkatan, jende asko (batez ere hutu liberalak[2]) salbatu zuen[3].
1977ko otsailaren 23an Muyingako elizbarrutiko administratzaile apostoliko bihurtu zen[4]. 1980ko martxoaren 6an Joan Paulo II.a aita santuak Muyingako apezpiku izendatu zuen. Urte bereko maiatzaren 4an apezpiku ordenatu zuten Kinshasan[1].
1990ean Miquel Parets Serra mallorkar misiolaria Burundira gonbidatu zuen[5].
1994ko uztailaren 1ean (beste datuen arabera, uztailaren 22an[4]) erretiroa hartu zuen[1].
2007an hil zen Gasorwen[1].
Ondorengotza apostolikoa
Erreferentziak
Kanpo estekak