Roger Michell (Pretoria, 1956ko ekainaren 5a - 2021eko irailaren 22a) britainiar zinema zuzendaria izan zen.
Diplomatiko baten semea izan zen eta haurtzaroa hainbat herrialdetan eman zuen. Clifton Collegen ikasi zuen, Bristolen; han, zuzendaritzaz zaletu zen, eta, ondoren, ingelesa ikasi zuen Cambridgeko Unibertsitatean. Antzezlanak zuzendu zituen eta sei urtez Royal Shakespeare Companyko zuzendari laguntzailea izan zen. Zinema eta telebistako filmak ere zuzendu zituen, eta ezagunena Notting Hill izan zen.
Blackbird bere filmari egokitu zaio 2019an Donostiako Zinemaldiko Sail Ofiziala irekitzea, eta zuzendariak berak, Sam Neil aktoreak eta David Bernardi ekoizleak aurkeztu zuten filma Kursaaleko auditoriumean bildutako jendearen aurrean. Donostiako zinemaldia munduko zinemaldi garrantzitsuenetako bat dela esan zutenean, txalo jo zuten ikusleek, bai eta Bernardik testua euskaraz irakurri zuenean ere.[1]
Filmografia
Erreferentziak
Kanpo estekak