Roger McGough (Liverpool, Ingalaterra, 1937ko azaroaren 9a) britainiar poeta eta abesti-idazlea da.
Adrian Henri eta Brian Patten poetekin batera, pop musika-talde bat sortu zuen, The Scaffold, eta arrakasta handiko abestien hitzak idatzi zituen. Bere poemak, lakonikoak bezain umorez eta errukiz beteak, hitz-joko surrealistez beteta daude, eta oso tipografia bitxia dute. Hogeita hamar poesia liburu idatzi ditu, helduentzat zein gazteentzat. Lan aipagarrienak: Poema hautatuak 1967-1987 (1990), Poema hautatuak, bigarren liburukia (1991).
Erreferentziak