Hasiera batean Sylvester Stallonek filmaren soinu bandako abesti nagusia Queen britainiar rock taldearen Another One Bites the Dust (Hautsa Jaten Duen Beste Bat) izan zedila nahi izan zuen, baina eskubideak lortu ez zituenez, Survivor estatubatuar rock taldeari filmarentzako espreski abesti bat konposatu zezan eskatu zion, honela gaur egun film honen ikur, boxeo munduari aski lotua eta mundu osoan oso ospetsua den Eye of the Tiger (Tigrearen Begia) konposatu zuten.
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Bi aldiz titulua defendatu ondoren munduko txapelduna den Rocky Balboak (Sylvester Stallone) boxeotik erretiroa hartzea erabaki du. Baina bere arerio guztiak jipoitu eta konorterik gabe lagaz borrokak irabazten dituen Clubber Lang (Mr. T) boxeolari basati eta oldarkorra munduko txapeldun titulua bereganatu nahi du. Rockyk harekin borrokatzeari uko egiten dionez, Clubberek haren emazteari modu lotsagabean mintzatu, Rocky xaxatu eta berarekin borrokatzeko erronka onartu dezan lortuko du, nahiz eta Rockyk lehengo sasoian egoteko oraindik asko entrenatzea behar izan.