Robin Hood, berezko izenburua Douglas Fairbanks in Robin Hood (euskaraz Douglas Fairbanks Robin Hooden) 1922ko Allan Dwan kanadar zinema zuzendariak zuzendutako abenturazko film bat da. Robin Hood pertsonaia eta ingeles herri kondairan oinarritua dago. Douglas Fairbanks, Wallace Beery, Sam De Grasse, Enid Bennett eta Alan Hale aktoreek antzeztu zuten.
Douglas Fairbanksek bere akrobazietarako dohaiak erakusten dituen filma da.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Rikardo Lehoi Bihotz erregeak (Wallace Beery) Ingalaterrako Erresuman Joan printzeari (Sam De Grasse) erregeordetza utzi eta Gurutzadetara joan da. Berehala, John Lurgabeak bere izaera anker, zuri eta zitala erakutsiko du. Lady Marianek (Enid Bennett) bere laztana Huntingdongo dukea, ezizenez Robin Hood (Douglas Fairbanks) eta legez kanpo dauden Frai Tuck (Willard Louis), John Txiki (Alan Hale), Will Scarlett (Bud Geary) eta Alan-a-Dalek (Lloyd Talman) osatutako adiskide taldea Ingalaterrak duen arriskuaz ohartarazirik John Lurgabea, Notthinghameko sheriffa (William Lowery) eta Sir Guy Gibournekoari (Paul Dickey) aurre egingo diote.
Aktoreak
Kanpo estekak