Roberto Kettongoa

Roberto Kettongoa
Bizitza
JaiotzaIngalaterra
Herrialdea Ingalaterrako Erresuma
HeriotzaEspainia, 1160 (egutegi gregorianoa)
Hezkuntza
Hizkuntzakingeles ertaina
latina
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Roberto Kettongoa (ingelesez: Robert of Ketton; latinez: Robertus Cetenensis; c.1110 - c.1160) Erdi Aroan bizi izan zen ingelesa izan zen. Teologian, astronomian eta itzultzen lanetan aritua zen eta Arabista ere bazen.

Biografia

1143an, Iruñean, Roberto Kettongoa teologo, astronomo, itzultzaile eta arabista ingelesak Korana itzuli zuen latinera lehenengoz. Bere bizitzako lehen urteez gutxi jakin arren, badirudi Kettonek Parisen ikasi zuela. 1134an lau urte iraungo zuen bidaia luzea abiatu zuen Ekialdera. Bizantziar Inperioan, Palestinan eta Damaskon izan zen eta, gerora, arabierako itzultzaile gisa ezagun egingo zen[1].

1141erako Iberiar penintsulan zegoen; lurraldea musulmanen eta kristauen artean banatuta egonik, penintsula toki aproposa zen arabierako itzultzaileentzat. 1143an Iruñean zen eta bertako artxidiakono izendatu zuten. Berez, nahiago omen zuen testu zientifikoak itzultzea, teologikoak baino. Euklidesen lana ezagutzen zuen eta Al Battani nahiz Avicenaren lanak itzuli zituen. Korana, aldiz, enkarguz latineratu zuen.[1]

1142an Petri Beneragarria Clunyko abadearen bisita jaso zuen. Abadea islamari buruzko informazioa biltzen ari zen, Liber contra sectam sive haeresim Sarracenorum (Sarrazenoen sekta edo edo heresiaren kontrako liburua) idazteko, eta Kettoni Korana itzultzeko ordaindu zion.[1]

Itzultzaileak ez zuen testuaren itzulpen fidela egin; ez zabarkeriaz, intentzio osoz baizik. Itzulpenaren asmoa islama gutxiestea zela garbi erakusten du latinezko lehen bertsio horren izenburuak: Lex Mahumet pseudoprophete (Mahoma sasiprofetaren legea). Xehetasun kaltegabeak puztuz eta kutsu krudel eta lizuna emanez, Koranaren interpretazio guztiz negatiboa osatu zuen.[1]

Itzulpenaren eragina

1157an Tuterako kalonje izendatu zutela eta beste ezer gutxi jakin da Kettonen azken urteez. Baina bere itzulpenak itzal luzea izan zuen. Hurrengo mendeetan Korana Europako hizkuntzetan itzultzen hasi zirenean, Kettonen bertsioa hartu ohi zen oinarri, eta ez originala. Esaterako, 1547an Andrea Arrivabenek Kettonen itzulpena erabili zuen Korana italieraz emateko, 1616an italierazkoa hartu zuen oinarri Salomon Schweiggerrek alemanezko lehen itzulpena egiteko, eta aurrerago, alemanezkoa izango zen nederlanderazko bertsioaren oinarri.[1]

Erreferentziak

  1. a b c d e Irazustabarrena, Nagore. (2016-04-24). «Korana “libreki” itzultzen Iruñean» Argia CC-BY-SA lizentzia.

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!