Roberto Gonzalez de Viñaspre
Roberto Gonzalez de Viñaspre Gonzalo[1] (Bilbo, 1961eko maiatzaren 13a) euskal hizkuntzalaria eta euskaltzaina da. Araban bizi da gaztetatik, Trebiñuko Saseta herrian eta Gasteizen.
Lanbidez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko eta IVAPeko hizkuntza-teknikaria izan da. Arabako toponimia sakon aztertu du, batez ere Trebiñuko barrendegikoa.[2]
2015eko uztailaren 17an euskaltzain urgazle izendatua izan zen.[3]
Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaria da 2017ko ekainaz geroztik.[4]
2018ko otsailaren 23an Euskaltzain oso izendatua izan zen.[5]
Gaur egun, Onomastika Batzordearen burua da.[6] Sarrera-hitzaldia Trebiñuko Done Petri elizan irakurri zuen 2019ko maiatzaren 4an, "Trebiñu, euskararen herrian" izenburuarekin. Erantzuna Patxi Salaberri euskaltzainaren ardura izan zen.
Lanak
- "Ezkondu hitzaren etimologiaz" (1986, Euskera aldizkaria 31. liburukia, Euskaltzaindia)
- "Errexal hitzak Arabako toponimian dukeen esanahiaz" (1990, III. Onomastika jardunaldien Agiriak, Euskaltzaindia)
- Trebiño, claves para un contencioso inacabado (1999, Txalaparta)
- Toponimia histórica de Sáseta (Condado de Treviño) (I)", Pedro Uribarrenarekin batera (2005, Fontes Linguae Vasconum: Studia et documenta, 98. zk.)
- "Trebiñu aldeko homonimia-kasu batzuk aztergai" (2006, Fontes Linguae Vasconum: Studia et documenta, 103. zk.)
- "Toponimia en lengua castellana de Marauri (condado de Treviño): datos para la geografía histórica del euskera", Pedro Uribarrenarekin batera (2008, Oihenart: cuadernos de lengua y literatura, 23. zk.)
- “Más datos para la Historia de la lengua vasca en Álava”, Pedro Uribarrenarekin batera (2009, Herrian aldizkaria 4. zk.) https://es.scribd.com/document/16171669/Nuevos-datos-sobre-la-lengua-vasca-en-Alava-HERRIA-4-2009
- “Apuntes sobre la lengua vasca y la historia de Ubarrundia ”, Toponimia de Vitoria III-Gasteizko Toponimia III, (2010, Onomasticon Vasconiae 29., Euskaltzaindia)
- "Informe sobre las denominaciones Sierra de Toloño y Sierra de Cantabria" (2010, Plazaberri, Euskaltzaindia) http://www.euskaltzaindia.eus/dok/plazaberri/2010/urria/tolootxostena.pdf
- “Despoblados medievales de la merindad de Langrares. Miscelánea histórico-lingüística”, Toponimia de Vitoria IV-Gasteizko Toponimia IV, (2013, Onomasticon Vasconiae 30., Euskaltzaindia)
- "Observaciones para una delimitación de la lengua vasca en Álava", Elena Martínez de Madina Salazarrekin batera (2012, Fontes Linguae Vasconum: Studia et documenta, 114. zk.)
- "Cer alcatte edo alcatte ondo" Un dato para la geografía histórica del euskera en la Llanada Alaversa (Axpuru y Heredia), Pedro Uribarrenarekin batera (2013, Fontes Linguae Vasconum: Studia et documenta, 116. zk.)
- "Estudio linguistico-historico del nombre Berantevilla" (2013, Euskera aldizkaria 58. liburukia, Euskaltzaindia)
- "Euskarako interpreteak Barrundian, 1710. urtean", Pedro Uribarrenarekin batera (2016, Administrazioa euskaraz, 94. zk.)
- "Euskarazko testamentu bat Arabako Durruma herrian", Pedro Uribarrenarekin batera (2016, Administrazioa euskaraz, 91. zk.)
Erreferentziak
|
|