Berak idatzitako, zuzendutako eta protagonizatutako film frankotan agertu da, maiz Nicoletta Brasci emazteak lagunduta. Italian ospe handi lortu du, eta azken urteotako aktore komiko hoberenetakotzat jotzen da. La Vita è bella filmari esker, nazioartean ere ezagun bihurtu zen: izan ere, Oscar sarietan Gizonezko aktore onenarena, kanpoko film onenarena eta soinu banda onenarena irabazi zituen. Geroztik, Asterix ekoizpen frantziarretan ere parte hartu du.