Robert John Le Mesurier McClure (Wexford, 1807ko urtarrilaren 28a - Londres, 1873ko urriaren 17a) irlandar esploratzailea izan zen. Bera iritsi zen lehen aldiz Ozeano Baretik Ozeano Atlantikora iparraldetik, eta Ipar-mendebaldeko Pasaia aurkitu zuen. Itsasarte horretatik behin baino gehiagotan ezarri nahi izan da merkataritzako bidea Itsaso Barearen eta Atlantikoaren artean, baina ezin izan da egin, ia beti izotzak hartua dagoelako.
Erreferentziak