Robert Greene (Norwich, 1558ko uztailaren 11 – Londres, 1592ko irailaren 3a) poeta, antzerkigile eta eleberrigile ingelesa izan zen. Oxford eta Cambridgen sortutako University Wits antzerkigile-taldeko kidea izan zen. Bere obra dramatikoetan, The Honorable History of Friar Bacon and Friar Bungay (1594) eta The Scottish History of James the Fourth (1598), Shakespeareren aitzindari izan zen. Lan errealistak ere idatzi zituen; haietan Londresko pobreen bizimodua deskribatu zuen (A Groat´s Worth of Wit, bougth with a Million of Repentance, 1592).
Erreferentziak