Riyo Mori (japonieraz: 森 理世, Mori Riyo?, Aoi-ku, Shizuoka, Japonia, 1986ko abenduaren 24a)
japoniar dantzaria eta modeloa da, edertasun lehiaketetan jardun duena. Ezaguna egin zen Miss Unibertso 2007 irabazi zuenean. Lehiaketa irabazi zuen bigarren japoniarra izan zen sari hori lortzen, 48 urte lehenagoko zortzigarren edizioan, 1959an, Akiko Kojimak ere lortu baitzuen.[1]
Biografia
Haurtzaroan, Tokoha Gakuen eskolan lehen hezkuntza eta bhgarren hezkuntza egin zuen. Lau urte zituela hasi zen dantzan Riyo, amari balleta gustatzen zitzaion eta. Tokoha Gakuen eskolan graduatu ondoren, Ontariora, Kanadara, joan zen ballet klasikoa ikastera.[1]
Edertasun lehiaketak
Miss Japonia
2007ko martxoaren 15ean Tokion Miss Japonia 2007 titulu nazionala irabazi zuen eta Miss Unibertsora joateko aukera ematen zuena.
Miss Unibertso 2007
2007ko maiatzaren 28an Mexiko Hirian egin zen Miss Unibertso 2007 galan irabazi zuen Riyok titulua. 250.000 dolarreko balioa zuen koroak, eta 120 perlak eta 800 diamantek osatzen dute.[2]
Miss Unibertso gisa egindako lanaren barruan, Riyo Morik haurren, hispaniarren eta gay komunitatearen aldeko kanpainak babestu zituen, halaber, GIBarekin eta antzeko gaiekin zerikusia zuten azterlanak eta ikerketak.
Miss Unibertso izan ostean
Titulu hori irabazteak dakarren ospeari esker, modelo lanetan hasi zen. 2008an, Japoniara itzuli zenean, hainbat arlotan lan egiteko aukera izan zuen.2009an I.R.M. ezarri zen. Akademia bere amarekin Shizuokan.
Masa-komunikabideen modelaketan eta beste arlo askotan aktiboki parte hartzen du, karitate-ekitaldiak barne, baita IMko zuzendari artistiko gisa ere.[1]
Bizitza pertsonala
2018ko abuztuaren 28an ezkondu zen Brent Kaspar abokatu iparramerikarrarekin.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak