Bai Shaverrek baita ere aldizkariaren argitaratzailea, Ray Palmerrek, lehenenengoaren idazkietan zabaldutako ideiak benetakoak zirela behin-behinagotan esan zuten. Funtsean, horien arabera, lur azpian antzinako gizaki-mutanteen zibilizazioa bizi da, Derosak (Detrimental Robots). Mutante horien helburu nagusia gizakien aurka aritzea da eta horretarako erabiltzen dute haiek garatutako teknologia, hondamendiak sortuz. Horrelakoak egiten ez dituztenean zaletasun nagusia gizakiak bahitzea omen da, ondoren torturatzeko, bortxatzeko eta mota askotako esperimentuak egiteko. Derosen teknologia oso aurreratua da eta, esaterako, gauza dira pertsonen buruak manipulatzeko.
↑Ackerman: World of Science Fiction. 117or. Forrest J Ackerman states that it was "the late '70s" when Palmer revealed Shaver had been treated for paranoid schizophrenia in a mental hospital.