Richard Ithamar Aaron (1901eko azaroaren 6a-1987ko apirilaren 4a) filosofo galestarra zen.
Blaendulaisen (Glamorgan) jaioa, Oxfordko Oriel College-n ikasi zuen. 1932tik 1969ra arte filosofia irakaslea izan zen Galesko Unibertsitatean. 1938tik 1968ra arte Efrydiau Athronyddol galeserazko filosofia-aldizkaria argitaratu zuen.
Epistemologia eta unibertsalak landu zituen bere lanetan, baina John Lockeren biografia idazteagatik ezagunagoa da.
Aberystwythen hil zen 1987an.
Lanak
- The Nature of Knowing (1930)
- Hanes Athroniaeth (1932) - Filosofiaren historia galeseraz
- John Locke (1937)
- The Theory of Universals (1952)
- Knowing and the Function of Reason (1971)