Ricardo Etxepare Zugasti (Irun, 1942 – ibidem, 2021eko urriaren 27a) gipuzkoar irakasle eta EAJko politikaria izan zen. Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna izan zen eta Donostiako Ingeniaritza Teknikoko Eskolako zuzendaria izan zen 21 urtez. Epe labur batez Irungo alkate izan zen 1983an, hiri bereko zinegotzi 8 urtez (1979-1987) eta Gipuzkoako kultura diputatu ere bai. Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroen zuzendaria izan zen 23 urtez 1984tik.[1] 2015ean erretiratu zen.[2]
Donostiako Urrezko Danborra saria jaso zuen 2002an.
Erreferentziak
Kanpo estekak