Rhodocollybia fodiens Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da. Erdipurdiko jangarria, haragi haritsua. Espezie oso urria Euskal Herrian.
Sinonimoak: Calocybe leucocephala, Collybia leucocephala, Agaricus fodiens, Collybia fodiens.
Deskribapena
Kapela: 6 eta 8 cm arteko diametrokoa, erdian kolore marroi-gorrixka du eta ertzerantz zurbildu egiten da. Ganbila, nahiko lodia, batzuetan titi apur batekin.
Orriak: Krema kolorekoak, nahiko estu eta gutxi asko koskekin.
Hanka: Sendoa, hasieran zuria, gero okre koloreko orbanekin zikintzen da. Ildaskatua luzetara, erdian lodiagoa eta behealdean sustrai itxurarekin.
Haragia: Zurixka, usain eta zapore gabea. Nahiko trinkoa kapela eta zuntzuna oinean.[1]
Etimologia: Collybia terminoak txanpon txikia esan nahi du. Fodiens epitetoa latinetik dator, zanga esan nahi duen " fodio" hitzetik. Bere oin ildaskatuagatik?
Jangarritasuna
Ezin da jan haragi zuntzunagatik.
Nahasketa arriskua
Lehen begiratuan, Collybia fusipes edo Collybia distorta delakoekin nahas daiteke, baina hauengatik bereizten da bere oin ildaskatu eta sendoagatik.
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean, konifera basoetan.[2]
Banaketa eremua
Europan, batez Alpeetan, Erresuma Batua, Eskandinavian, Estonia, Finlandian eta Errusian ere, baina ez iberiar penintsulan edo Euskal Herrian.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak