Reign of Fire (euskaraz Suaren Agintaldia), 2002ko Rob Bowman estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko film pos-apokaliptiko bat da. Christian Bale, Matthew McConaughey, Izabella Scorupco eta Gerard Butler aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
2000ko hamarkadaren hasiera, Londres. Quinn (Ben Thornton), 12 urteko mutikoak, nahigabean mende luzez lokartua egon den herensuge erraldoi bat esnatu berri du.
Hogei urte beranduago, Lur planetan osoan barna piztia eta bere kumearen igarotzearen hondamendiaren aztarnak nonhai ikusgai daude. Herensugeak arras buruagiak diren izakiak dira, eta ez dute Lurra gizakiek elkarbanatzeko inongo asmorik. Jada, Quinn (Christian Bale) heldua eta suhiltzaileen burua da, bere lana herri txiki bateko biztanleak salbu eta bizirik mantentzeko piztiak ahalik eta urrunen mantentzean datza. Kaos honen erdian Van Zan (Matthew McConaughey) agertuko da, herensugeak nola akatu eta gizateria salba dezakela ziurtatzen duen estatubatuar gizasemea.
Aktoreak
Kanpo estekak