Reforma, Corazón de México —jendartean Reforma izenez ezaguna— Mexiko osoan zabalkundea duen egunkari bat da, Mexiko Hirian inprimatua, 1993ko azaroaren 20an sortua. Alejandro Junco de la Vega da zuzendaria, eta Grupo Reforma enpresa da jabea.
Eskuineko ideologia politikoa duela jotzen da, egunkarian lan egiten duten gehienak eskuineko alderdi edo gobernuetatik gertukoak direlako, eta ezkerreko joera edo mugimenduei etengabeko kritikak egiten dizkielako. Hala ere, Egunkariak sari ugari jaso ditu bere adierazpen askatasunagatik eta kazetaritza independenteagatik. Diario Reforma eta etxe bereko beste argitalpen bat den El Norte, Mexikoko egunkarietan koloretako argazkiak eta tipografia sartu zituzten lehen egunkari garrantzitsuak izan ziren.
Reforma 1993an sortu zen. 1994an, egunkariak, Barruti Federaleko Aldarrikatzaileen Batasunak egindako boikotari aurre egin behar izan zion. Ordutik, egundaino egunkaria banatzen jarraitzen duten mikroenpresaburu eta enpresa independenteen sare bat sortu zen.
Kanpo estekak