Raúl Entrerríos Rodríguez, [1] (Gijón, Espainia, 1981ko otsailaren 12a), eskubaloian aritzen den kirolari espainiarra da.[2].
2008ko Udako Olinpiar Jokoetan (Pekin), esku hartu, eta brontzezko domina lortu zuen; 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan (Tokio), berriro brontzezko domina eskuratu zuen, bietan eskubaloian eta Espainia ordezkatuz. Tokion, Frantziako taldearen (urrezko domina) eta Danimarkako taldearen (zilarrezko domina) atzetik sailkatu zen Espainia.
Tokion, honako hauek osatzen zuten Espainiako taldea: Julen Aguinagalde, Rodrigo Corrales, Alex Dujshebaev, Raúl Entrerríos, Ángel Fernández Pérez, Adrià Figueras, Antonio García Robledo, Aleix Gómez, Gedeón Guardiola, Eduardo Gurbindo, Jorge Maqueda, Viran Morros, Gonzalo Pérez de Vargas, Miguel Sánchez-Migallón,Daniel Sarmiento Melián eta Ferran Solék.
Nazioarteko emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak