1693 urtean Juriaen Pool erretratugile margolariarekin ezkondu zen, eta hamar seme-alaba izan zituzten. Bizitza osoan margolaritzari ekin zion eta nazioarteko hainbat lan egin zituen.[4]
Lanak
Ertiaren historialarien ustez, Ruysch izadi hilen margolarien artean talentu handiena izan duen margolarietako bat izan da, bai emakumeak, bai gizonak kontuan hartuta.[5] 86 urte zituenerako, ehunka margolan egin zituen, eta horietako 250 dokumentatuta daude.[4] Hala bada, 15 urte zituenetik, ia bere heriotza eguna arte margotzen aritu izan zen.
Estiloa
Ruyschek aurreko garaietako tekniken jakinduria handia zuen. Jakinduria horri esker, margotzeko trebetasuna asko hobetu zuen.[2]
Bere lanetan margo distiratsuak darabiltza, eta rokoko estilokoak dira;[6] xehe-xehe margotzen zuen; lore-hosto bakoitza zehetasun guztiekin egiten zituen.[7] Atzean, gehienetan ilunak izan ohi dira, izan ere hori baitzen XVII. mende bigarren zatiko ohitura. Berak egindako konposizio asimetrikoek energia ematen zien margolanei.[4]
Iruditegia
Rachel Ruyschen lanak
Loreak
Loreak, 1700 urtean.
Saski Loreak, 1711 urtean
Loreak
"Lore Sorta eta Aranak", 1704, Errege-Museoak, Belgika