"Puttin' On the Ritz" Irving Berlin musikagile estatubatuarrak 1927ko maiatzan aurkeztu zuen abestia da. Izan ere, 1929ko abenduaren 2a arte ez zen argitaratu. 1930eko izenburu bereko filman agertu zen.
Izenburua
"Puttin' On the Ritz" dotore janztea esan nahi du. Luxuzko Ritz hotelekin lotzen du. Abestiak triste ez egoteko modaz jazteaz aldarrikatzen du.[1]
Historia
Abestia oso ezaguna egin zen XX. mendeko 1930. hamarkadan, Fred Astairek egin zuen bertsioarekin. 1974an Mel Brooksek Young Frankenstein filmaren amaiera aldean erabili zuen, parodia bat eginez. 1980. hamarkadan Taco izeneko abeslariak berriro ere modan jarri zuen. 2004an American Film Institutek zinema estatubatuarraren ehun abesti garrantzitsuen zerrenda prestatu zuen eta horretan "Puttin' On the Ritz" 89. postuan zegoen.
Erreferentziak
- ↑ Kimball, Robert (2001). The Complete Lyrics of Irving Berlin. ISBN 0679419438.
Ikus, gainera
Kanpo estekak