Puntu kardinal

Puntu kardinalak

Puntu kardinalak iparrorratzaren lau norabide nagusiak dira:

Lurraren errotazio mugimendutik eratorriak diren lau norabideak dira, kartesiar erreferentzia-sistema bat osatzen dutenak, orientazioa mapa batean edo lurraren azalean bertan irudikatzeko. Lau norabide hauek 90 graduko lau angelu eratzen dute, aldi berean, erdikariengatik banatuak direnak, ipar-mendebaldea, hego-mendebaldea, ipar-ekialdea eta hego-ekialdea eratuz. Gauza bera errepikatuz Haize-arrosa lortzen da, nabigazioan mendeetan zehar erabili izan dena eta lurrazalaren mugimenduko 32 norabide nagusiak hartzen dituena.[1][2]

Etimologia

Kardinal hitza kardo hitz latindarretik dator, erromatar hirietan, ipar-hego marraztutako kalea identifikatzen zuena eta hiriaren erditik igarotzen zena. Honek, benetan kardinala den puntu bakarra, etimologiaren aldetik behintzat, Iparraldeak izan beharko lukeela esan nahi du, eta, neurri txikiagoan, Hegoaldea. Puntu kardinaletatik, Iparraldea da orientazioaren norabidea identifikatzen duena, eta, beraz, irudizko zentzuan, pertsona batek iparra galdu duela esaten da galduta dagoenean edo norabidea galdu duenean. Dena dela, ideia honek, ia paradoxikoa dirudi, orientatzeko pertsonek, Ipar Hemisferioan, lehenik Ekialdea, Mendebaldea edo Hegoaldea kokatzen dugun zentzuan, eguerdiko orduetan, Iparraldea hain argia ez den bitartean.

Haize-arrosa

Sakontzeko, irakurri: «Haize-arrosa»

Puntu kardinalak haize-arrosak erabiliz irudikatzen dira mapetan. Oro har, iparralde nabarmen agerrarazten da, gezia luzatuz edo kolorea aldatuz. Gehienetan, maparen goialdea iparraldea izaten da eta, hortaz, behealdea hegoaldea, eskuinaldea ekialdea eta ezkerralde mendebaldea. Puntu geografikoak koordenatu bidez emateko modua arauturik dago nazioarteko sisteman, eta euskaraz ere halaxe adierazi behar dira. [3]

Lau puntu kardinalez gain, tarteko puntuak ere adieraz daitezke (edo kardinalartekoak):

Laburdura Puntua Azimut
I (N) iparraldea
IIE (NNE) ipar-ipar-ekialdea 22,5°
IE (NE) ipar-ekialdea 45°
EIE (ENE) eki-ipar-ekialdea 67,5°
E (E) ekialdea 90°
EHE (ESE) eki-hego-ekialdea 112,5°
HE (SE) hego-ekialdea 135°
HHE (SSE) hego-hego-ekialdea 157,5°
H (S) hegoaldea 180°
HHM (SSW) hego-hego-mendebaldea 202,5°
HM (SW) hego-mendebaldea 225°
MHM (WSW) mendebal-hego-mendebaldea 247,5°
M (W) mendebaldea 270°
MIM (WNW) mendebal-ipar-mendebaldea 292,5°
IM (NW) ipar-mendebaldea 315°
IIM (NNW) ipar-ipar-mendebaldea 337,5°
N iparraldea 360°

Iruditeria

Erreferentziak

  1. «Mapa orientatzea: puntu kardinalak» mapak.euskomedia.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  2. Puntu kardinalak. UPV/EHUren aholkuak. Euskara zerbitzua. .
  3. «puntu kardinalen sinboloak - Euskara Batuaren Eskuliburua» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!