Pregón Iruñean 1993tik 2013ra argitaratu zen literatura aldizkaria izan zen. Oso joera tradizionalista eta nabarrista zuen. 2016tik gaur egun arte aldizkari digitala moduan plazaratzen da. Gaztelaniaz agertzen da.
Historia
Aldizkari berriak gerra ondorengo Pregón aldizkariaren bidea jarraitu nahi zuen. Lehendabiziko bi zenbakiak ziklostilez egin ziren. Proiektuarekin aurrera jarraitzeko elkarte bezala legalizatu behar ziren, Asociación Cultural Peña PREGÓN izenarekin.[1] Garai berri horretan separatak eta monografikoak plazaratu zituzten. Tartean Diario de Navarra egunkariarekin kolaborazioa bultzatu zuten. 2013an, krisialdi ekonomikoarekin eta Nafarroako Kutxaren desagerpenarekin aldizkariak diru-iturririk gabe gelditu zen eta haien aktibitateak bertan behera gelditu ziren. Ordurako 46 zenbaki plazaratuak ziren.
2016ko martxoan zuzendaritza berria izendatu zen eta aldizkari digitalaren formatoan agertu ziren[2]
Aurrekariak
Antzeko taldeak bultzatuta bi saiakera izan ziren aurretik:
Kolaboratzaileak
Hauek dira ohikoenak:[3]
Edukiak
Orokorrean Nafarroarekin lotura duten gai kultural eta artistikoak. Nahiz eta literatura aldizkaria izan, gai etnografikoek eta historikoek pisu gehiago dute.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak