Poljea (poljeren eslabiar etimologia: estepa), haran luze eta itxi antzeko sakonune bat da, tamaina handikoa, arroka karstikoko mendiartean dagoena, hondo laua duena eta inguru ez erregularrak. Ertzak oso maldatsuak dira eta bertan kareharria azaltzen da. Ohi, berehalakoan, hobi batetik desagertzen den errekazto batek zeharkatzen du. Poljea denbora batez urpean gera daiteke, edo baita betirako ere, honela aintzira bihurtuz, lurrazaleko urak hobiaren isurbide ahalmena gainditzen badu edo lurrazpiko uren mailara igotzen bada.
Poljearen hondo laua, "terra rossa" edo lur gorria delakoarekin estalita egoten da, kareharriaren deskaltzifikazioaren ondorio den buztin batetaz. Oso haran emankorrak izaten dira, sedimentuentzako tranpa bezala funtzionatzen baitute.