Planetario mekanikoa, engranaje multzo batez eragindako eguzki sistema eredu bat da, honetan planeta eta ilargien kokapen erlatiboak irudikatu eta aurreikusten dira, normalki eredu heliozentriko baten arabera. Gorputz hauen tamaina erlatiboak ere irudika ditzake; baina benetako dimentsioen arteko eskala maiz zehatza ez denez, gutxi gorabeherako dimentsioak erabiltzen dira.
Orokorrean, erloju mekanismo batek eragiten ditu, Eguzkia irudikatzen duen globo bat erdigunean duela, eta beso bakoitzaren muturrean planeta bat duela.