Plan 75 (japonieraz: プランななじゅうご?)
2022ko Chie Hayakawa japoniar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Japoniako gizartea geroz eta nagusiagoa da. 65 urtetik gorakoen kopurua gora doa, eta jaiotza tasa, ordea, behera. Gutxinaka eratuz doan krisi ekonomikoa da. Jende gazteari aukera bat emateko eta gizartean norberak duen erantzukizunaz jabetzeko sortu da Plan 75. Japoniako Gobernuaren proiektu bat da, nazioaren estutasun ekonomikoa lasaitzeko 75 urtetik gorakoak eutanasia egitera bultzatzen dituena. Protokolo, berme eta erraztasunez betetako prozesua da, eta izena ematen duten boluntarioek 100.000 yeneko ordainsaria jasotzen dute, haien sakrifizioarengatik. Parte hartzaileek diru hori erabil dezakete hil aurreko bidaia bat, bazkari garesti bat edo hiletaren gastuak ordaintzeko, norbere aukeran.[1]
Istorioak hiru pertsonaia jarraituko ditu. Alde batetik, Hiromi aurkeztuko digu, Plan 75 programarako bezeroak lortzen dituen eta programan itsu-itsuan sinesten duen gaztea, bere osaba bezero gisa topatzen duenean gauzak birplanteatzen hasiko dena. Bestetik, Maria migratzaile filipinarra nagusien egoitza batean lan egitetik programan lan egitera pasatuko da, alabaren osasun tratamenduak ordaindu ahal izateko. Eta, azkenik, Michi, 78 urteko emakumea. Michik ez du familiarik, adina dela-eta lanetik kaleratu berri dute, eta haren etxea bota egingo dute: Plan 75 programan sartzea erabakiko du.[1]
Aktoreak
- Chieko Baishō: Mishi Kakutani
- Hayato Isomura: Himoru Okabe
- Stefanie Arianne: Maria
- Yuumi Kawai: Yoko Narimiya
- Takao Taka: Yukio Okabe
Erreferentziak
Kanpo estekak