Pitti jauregia. italieraz: Palazzo Pitti, Italiako Florentzia hirian dagoen Pizkunde garaiko jauregi bat da. Arno ibaiaren hegoaldeko bazterrean dago, Ponte Vecchio zubitik hurbil. Hiriko museo garrantzitsuenetariko bat eta handiena da.
Historia
1458an Filippo Brunelleschi eta Luca Fancelli arkitektoak eraikitzen hasi ziren, Luca Pitti florentziar bankulariaren egoitza izan zedin. 1549an Leonor Toledokoak erosi zuen, Cosimo I.a Medici, Florentziako dukearen emaztea zenak. Ondoren Toskanako Duke Handiak erosi zuen, eta ordutik aurrera Toskanako Dukeen egoitza izan zen.
XIX. mendean, Napoleonek base militar gisa erabili zuen, eta ondoren dendoraldi labur batez Italiako Errege-Erreginen egoitza ofiziala ere izan zen.
XX. mendea]n, Viktor Emanuel III.a Italiakoak jauregia eta bertan zeuden jabetzak Italiako Herriari doaintzan eman zizkion. ORduan jauregiaren ateak herritarrei ireki eta hiriko arte areto nagusienetako bat bilakatu zen.
Gaur egun museoa da eta XIX. eta XX. mendeetako artelanak erakusgai dauzka.
Jauregiaren galeriak
- Palatina galeria
- Errege apartamentuak
- Arte Modernoaren Galeria
- Zilarraren Museoa
- Portzelanaren Museoa
- Jantzi Galeria
- Karrozen Museoa
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak