Roger Corman zuzendari eta ekoizleak ekoiztu zuen. Filma Steven Spielbergek zuzendutako Jaws filmaren nolabaiteko parodia bat da, eta garai hartan estreinatu ziren B film generoko Grizzly eta Orca filmeetan ere oinarritu zen.
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
AEB. Bi neska-mutil nerabe elkarrekin bakarka gau ezberdin bat igarotzeko asmoz basoan barneratu eta denbora batez oinez ibili ondoren itxuraz abandonatua dirudien militar instalakuntza bat topatuko dute. Bertan igerileku itxura duen ur tanke bat aurkituko dute, baina bi gazteak bertan igeri egiteko sartzean ustekabean piraña batzuek eraso eta hilko dituzte.
Gertakari latz honen ondoren, Maggie McKeown (Heather Menzies) doktorea nerabeak topatzeko bidalia izango da, eta haien bila ari dela militar instalakuntza topatuko du, bertan instalakuntza zaintzeaz arduratzen den Robert Hoak (Kevin McCarthy) doktorearekin elkartuko da. Bera da AEBtako Armadak Vietnamgo Gerran arma gisa erabiltzeko asmoz piraña hiltzaile horien proiektua garatzeko ardura jaso zuen zientzialaria, baina proiektuak aurrera egin ez zuen arren, berak pirañak bizirik mantendu zituen. Bi zientzialarien artean eztabaida egon ondoren, Maggiek nahi gabean pirañak alboko errekan askaraziko ditu, aldi berean, erreka hau inguru guztiko ibaiadarrekin lotua dagoenez, eskualde edo ibarra osoko udalerrietako biztanleriak arriskuan egongo dira. Piraña horiek akatu eta milaka lagunen bizia salbatzeko, Maggiek Paul Grogan (Bradford Dillman) gidariaren laguntza izango du.