Pili trianguli et canaliculi, edo ile orraztezinaren sindromea ilearen anomalia da, ile-displasiak izeneko gaixotasun-multzokoa. Herentziazkoa da eta patroi autosomiko nagusi baten arabera transmititzen da, nahiz eta ohikoa den pairatzen dutenek ez izatea ezagunik familian. Gaixotasunaren lehen deskribapena Duprék egin zuen 1973an.
Ilea hainbat norabidetan hazten da, ilehori kolorekoa edo lasto kolorekoa da, ohi baino zurrunagoa da eta aztoratuta egoteko joera du, kaltetuek orrazteko zailtasunak dituzte, ez dago burusoilik eta ilearen hazkuntza-abiadura normala da. Ilea mikroskopioz aztertzen denean, ile-zurtoinak sekzio triangeluar bereizgarria du. Sintomak 12 urte baino lehen hasten dira haurtzaroan, eta nerabezarotik aurrera hobetzen dira. Tratamendu beharrik ez duen prozesu onbera da.[1][2][3]
Erreferentziak
Kanpo estekak