Lau urterekin Madrilera eraman zuten; une hartan euskaraz bakarrik hitz egiten zuen. Madrilgo Lyceum Club Femenino elkarteko partaidea izan zen; han Ernestina Champourcin eta Maria de Maeztu euskal herritarrak ezagutu zituen. Haiek ez bezala, Pilar Zubiaurrek idatzi zuen eusko hedabideetan ere: besteak beste, Bizkaitarran, Hulda de Garay ezizenez, eta Euzko Deya. La Voz de los Vascos en México aldizkarian, Landabarrenako Damia ezizenez. Gaztelaniaz idatzi zuen beti.
1951an eta 1955an hilabete batzuez penintsulara itzuli zen; bidaia horietan beti izan zuen denbora aste batzuk Garain eta familiako etxean emateko. Mexikon hil zelarik, haren gorpua Garaira ekarri zuten, Anbotora begira lurperatzeko, horixe baitzen haren nahia.
(Gaztelaniaz) Iker González-Allende: "El adiós del exiliado: Las rutas de la memoria en Pilar de Zubiaurre." El exilio republicano de 1939 y la segunda generación. Manuel Aznar Soler eta José Ramón López García editoreak. Sevilla: Renacimiento, 2012, 1052-1058 orrialdeak.