Pieter Claesz (Steinfurt, Westfalia, Alemania, 1597 – Haarlem, Herbehereak, 1661eko urtarrilaren 1a) Herbehereetako margolaria izan zen. 1617. urteaz geroztik Haarlemen egin zuen lan. Van Dycken ikaslea izan zen. Margotu zituen izadi hilak oso soilak dira, bai konposizioagatik, bai margoengatik. Haren lanak Amsterdam, Berlin, Budapest, Kassel, San Petersburgo, Londres eta Madrilgo museoetan daude ikusgai.
Erreferentziak